Irrati-instalazioa, entzute-esperientzia eta dantza-ikuskizuna
Espazio publiko batean
1 ordu eta 15 minutu
Norberaren eta gizakiaren mugetatik haratago beste bizidunen potentzialean sinetsita, SAXIFRAGAk munduari begirada ematea bilatzen du, urrats bat albo batera eginda ; belar basatien mailan jarriz eta saxifraga landareakk erresilientzia eta itxaropen eredutzat hartuz.
SAXIFRAGAk galderak planteatzen ditu gure planeta den lorategiaren ertzak eta paisaietako bizitzak pizten diguten pasioeri buruz.
Saxifragak: sustrairik gabeko landareak dira eta hala ere gogor errotzen direnak, eta hau haien iraupenaren kontra dirudien lekuetan. Saxifragak haizeak eraman dituen tokian loratzen dira, sustraiak hartzeko eta bertan finkatzeko gai izan diren tokian, hori da haien abiapuntua. Haien hazkuntza eusten duen harriaren zirrikituan kokatuta, saxifragek belarren apaltasuna eta zuhaitzen indarra dute.
Era berean, pentsamenduaren eta artearen keinuen bultzadak nola, haien esistentzia burugogor eta hauskorra erakusten dute. Blokeen artean sustraitzen eta zabaltzen dira espazioa sortzeko eta loturak eraikitzeko. Ordena mineralak zatitu eta hautsi ditzakete. (Marie-José Mondzain – Saxifraga Politica)
Harremanetarako