Bertan ez dagoen norbaitekin mintzatuz hasten da ikuskizuna. Pertsona multzo bat gara, aurrean dugun paisaiari begira. Ikusten duguna eta nahiz eta ez ikusi, bertan dena, izan dena, izan litekeena. Telefonoaren bestaldean dagoenaren xerka, lekuaren intimitatean sartuko gara, errealitatearen tolesdura anitzetan. Hemen gaudela ziurta al dezakegu? Nola sartu gure logikan ikusten duguna?
Topaketa hau tarteetan kokatzen da: zorua eta hegazkinen arrastoen, hiria eta leku abandonatu baten, nia eta gu-aren artean. Baina batez ere garenaren garrantzi eta pixua eta izatearen hauskortasun eta efimerotasunaren artean. Pixua eta lurruna. Airea airean flotatzen, ikusezina dena tarte batez ikusgarri bihurtzen da. Lurruna bizitzaren natura iheskorraren metafora poetiko bihurtzen da.
Pertzepzioaren alterazio batek, moteltze batek, grabitate aldaketa batek, eta birbobinatze efektuek erakusten dute pertsonaien barne egoera. Errealitateen arteko loturetan mugak lausotu egiten dira, posible denaren profilak birdefinituz.
Koreografia-ikerketak ezinezkora jotzen du efektu eta dispositibo magikoen bidez. Corine- n ibilbide artistikoa lurreko grabitatetik askatu nahian lebitatzen ari den dantza bati buruz da, eta hemen bere zentzu osoa aurkitzen du lurra laztantzen duen partitura baten idazketan.