«Arnas moteleko konpainia bat gara, errealitatea sakon ikertu eta liseritu ondotik taularatzen ditugu ikusgarriak»

Rouge Elea zirku konpainiak 20 urte bete ditu aurten. Eta horren ospatzeko besta antolatu dute Borderline Fabrikan larunbatean 16:30etatik aurrera. Konpainiako Ander Fernandez artista izan dugu Goizeko Kafean gonbidatu bi hamarkadaotako ibilbideaz mintzo. Ikerketa antropologiko eta zientifikoa egin ohi dute euren ikusgarrien sormen artistikoarekin hasteko oinarri gisa.

2003an Corine Cella-k sortu zuen konpainia, eta zirku formakuntza duen dantzaria izanik, urte gutxi batzuk berantago Ander Fernandez batu zitzaion proiektura. Honek aitortu digunez, “arnas motel baina sakoneko” konpainia bat izan da dituen lan moldeengatik. Izan ere, ikusgarri bakoitzaren plateamenduan, landu nahi duten gaiari buruzko adituekin, eta tokian-tokiko herritar zein eragileekin lanketa bat egiten dute. “Ikerketa antropologiko moduko bat egiten dugu, gaiaren mamian sakondu eta gero hori liseritzeko prozesua egiten dugu”, argitzen du Rouge Eleako eramaileak.

Hori dela eta, Calao aurreneko ikuskizuna sortu zutenetik, 20 urteotan 8 ikusgarri baizik ez dituzte sortu. Haien artean,  à la poursuite du vent (emakumeen ikuspegitik emandako abenturari buruzkoa), Biutz (2012an mugen inguruan hausnartzen duen bideo, zirku-dantza eta musika sorkuntza) edota 2014an Ronde-Bi ahizpa (anaitasunari buruzkoa), besteak beste.

Une honetan, aldiz, zuhaitzak eta naturaren sustraiak oinarri dituen obra artistikoa lantzen ari dira. Saxifraga izeneko porlanean hazitzen diren loretxoak ditu hizpide, eta “gizakiaren irauteko gaitasunari buruz zer paralelismo egin daitezkeen” aztertu nahian ari dira Saint Ettieneko biologoekin batera. Hendaiako adituekin ere ariko dira aurki. Izan ere, “giza-semearen sustrai eta adarrak, hala nola hegoak non kokatzen diren, zein azal duten ulertzen” saiatzen da konpainia bere lanen bidez. Eta horretarako eskura dituen tresna guztiak ikertu eta lantzen ditu.

Zentzu horretan ere, bere sorreratik zer motako konpainia den zehazten ez dute asmatu. “Zirku konpainia bat gara berez, baina dantzatik eta antzerkitik ere badu, gizarte honetan gauzak beti klasifikatu beharretan gaude, baina konpainia hibridoa dela esango nuke”, aitortu digu Ander Fernandez artistak. Izan ere, euren ikusgarri eta performancetan gorputza, hitza, musika, eta batez ere begirada baliatzen dutela esan digu.

20 urteko besta

Hain justu, Rouge Elea konpainiaren performance batekin abiatuko dute larunbatean, Borderlina Fabrikan antolatu dute gaualdia. 16:30tan aurkezpena egin ondoan, Ez gaude hemen ikusgarria proposatuko dute Ander Fernandez eta Corine Cellak berak. Eta ondoren, euren ibilbidean topatu dituzten artista eta bidelagunei haien ekarpenak egiteko aukera eman nahi izan diete. Haien artean Kukai dantza taldeko Eneko Gil, edota Paxkal Irigoyen, Maitane Azpiroz, Amaia Elizaran, Patrice Teysseyre, Julie Peters… artistek parte hartuko dute euren proposamen artistikoak eginez. Kabaret moduko gaualdia izango dela iragarri dute, anitza.

Bestalde, txipiroi tinta serigrafía atelierra egonen da ere, Idoia Beratarbideren eskutik. Bukatzeko DJ saio batzuekin besta eginen dute.

OHARRA: Erreportaia hau ekoizteko erabilitako musikak Ander Fernandez berak sortutako obrak dira. Denak hemen entzungai dituzute copyleft.


Afixa!

2017 Urt 15

hau da gure ikuskizunaren afixa

Gehiago irakurri

2017rako sorkuntza berria

2016 Uzt 05

hitzetik gorputzera

Gehiago irakurri

Apirila Maiatza: zutik 2016!

2016 Mai 05

Udaberrirako hitz parea

Gehiago irakurri

2015eko Iraila

2015 Ira 05

ezkor izateko arrazoiak

Gehiago irakurri

Ronderi buruzko erreportaia

2015 Abu 05

Chalôn dans la rue jaialdian “Ronde- bi ahizpa”ri buruzko erreportaia

Gehiago irakurri

Eté

2015 Uzt 09

Extrait du très beau texte de Lise Boucon

Gehiago irakurri

La vie de la compagnie en 3 mouvements

2015 Apr 05

(EUSK) La résidence de Zuek vient de se terminer. Nous voilà dotés d’un joli petit gradin sur le modèle de […]

Gehiago irakurri

Konpainiaren bestelako berriak

2015 Mar 05

Gure arbasoek merezi duten omenaldia, gure gurasoeri gorazarre… Zuek ikuskizun intimoa da, karpa baten barruan ematen den zine kontzertu berezia, […]

Gehiago irakurri

Arrastoak

2014 Aza 05

Ander Fernandezek Dejabu panpin laborategiaren “Arrastoak” lan berriaren musika konposatu du, baita argi diseinua egin ere. Informazio gehiago Dejabu– ren webgunean.

Gehiago irakurri

RONDE… Retours en image et en mots

2014 Uzt 05

Les mots d'un spectateur rencontré au fil des années de festivals...

Gehiago irakurri

Bruxelles : Lieux de fabrique et scènes

2014 Uzt 05

(EUSK)Septembre 2014 Portée par in 8 circle • maison de production, la co-op depuis janvier 2013, réunit 7 artistes, concepteurs, […]

Gehiago irakurri

Printemps

2014 Apr 09

Un printemps de lutte

Gehiago irakurri

Paru dans Zibeline

2013 Uzt 05

mensuel culturel mars 2013

Gehiago irakurri

Résidence de recherche

2013 Uzt 05

En juillet Rouge Eléa enfile un maillot et creuse

Gehiago irakurri

ROUGE ELEA au festival d’Aurillac

2013 Uzt 05

Avec le collectif "Les Cancans"

Gehiago irakurri

Debout ici c’est le Printemps!

2013 Eka 05

et il donne à voir un bouquet aérien spectaculaire!

Gehiago irakurri