Dantzari eta trapezista, gozo eta basati artean. Ronde – bi ahizpa ikuskizunean koreografi lurtar eta airezkoak aurkitzen ditugu, biren artean sortuak.
Txikitatik egin du dantza Maitanek. Klasikotik kontenporaneora, dantza beti egon da presente bere bizitzan. Jakinminak zirko arteak ikertzera eraman zuen, Madrilen, Bruselan, Bartzelonan, Iruñan eta Tolosako formakuntza profesionaleko Lido eskola azkenik.
Hainbat konpainiarekin egin du lan eta egun Markelineren On Kixote lanean eta Malaxe konpainiaren Entr(eux) lanean ikus dezakegu

Maitane Azpiroz
Trapezista, dantzaria