Konpainiaren ikuskizunak musika, dantza eta objektuen uztarketatik sortzen dira. Diziplina arteko lurraldeak ikertzen ditu kartografia propio baten bila eta izateari buruz galdekatzeko bere burua.

2003an Corine Cella- k sortu zuen konpainia, zirku formakuntza duen dantzaria. Lehenik Calao ikuskizuna sortu zuen, egun oraindik zuhaitzetatik zintzilik ematen dena. 2007an Ander Fernandez ezagutzen du, sortzaile eta musikari euskalduna, eta berarekin konpartitu ditu hurren etorri diren ikuskizunak; à la poursuite du vent (2007, emakumeen ikuspegitik emandako abenturari buruzkoa), Biutz (2012, mugen inguruan hausnartzen duen bideo, zirku- dantza eta musika sorkuntza) eta Ronde- Bi ahizpa (2014, anaitasunari buruzko ikuskizuna).

Gizasemearen sustrai eta adarrak, hala nola hegoak non kokatzen diren, zein azal duten ulertzen saiatzen da konpainia bere lanen bidez. Horretarako eskura dituen tresna guztiak ikertu nahi ditu, dela gorputza, hitza, musika eta batez ere begirada. Ingurura begiratu eta inguruari begirada itzuli.

Memoriari buruzko diptiko bat da konpainiaren hurrengo proiektua, Zuek, etxeko super8 bideoekin osatutako zine kontzertua (2015eko maiatzean estreinatua) eta Bleu // Ceci est la couleur de mes rêves, dantza eta zirkoa nahastuz oinordekotza eta memoria galdekatzen dituena (2017ko urtarrilean estreinatua)


Laguntzaileak

  • Céline Berneron (aérienne)
  • Violaine Micheau (aérienne)
  • Mathilde Monfreux (chorégraphe)
  • David Monjou (photographe)
  • Rebecca Wilkinson (plasticienne)
  • Uli Wolters (musicien)
  • Thomas Barrière (musicien)
  • Laurent Contamin (metteur en scène)
  • Jonathan Sutton (éclaireur artistique)
  • Laure Raoust (fil de fériste, aérienne)
  • Anne-Lise Allard (fil de fériste)
  • Jean-Philippe Lerembourre (chorégraphe)
  • Guillaume Cros (musicien)
  • Lucien Reynès (danseur acrobate)
  • Marlène Llop (regard artistique)